Kafetegia-Jatetxea

  • Instalazioak gure bezeroen erabilera esklusiborako dira.
  • Goi-denboraldian, kafetegiaren ordutegia 8:30etatik 23:30etara izaten da.
  • Kafetegiak, gosaltzeko anitz aukera, eguneko menua eta karta ere aukerartzeko parada eskaintzen du.
  • Liburuak eta helduendako zein umeendako jokuak ere badaude, bezeroendako eskuragai.
  • Kontzertuak eta ekintza kulturalak abian jartzen ditugu maiz.
  • Wi-fi, internet, informazio turistikoa eta eguraldia zein itsasoaren egoera aztertzeko aukera ere eskaintzen dugu.
  • Harreralekua kafetegian kokatua dago.