“PLAYA OTUR” KANPINA.

Gure kanpina Luarca herrian kokatua dago, Oturrreko hondartzatik 600 metrotara, eta 300 metrotara N-634 errepidetik. Oviedotik 100 kilometrotara, 90 kilometro Gijonetik eta 64 kilometro Avilesetik. Otur herria FEVE trenaz eta ALSA autobusa zerbitzuen bidez lotuta dago.

Iparraldeko Donejakue Bideak kanpin-eko inguruak zeharkatzen ditu, guregandik 300 metrotara baino ez.
“Barayo” hondartza naturistatik ere, nahiko gertu gaude. Hegazti migratzaileen ibilbidea eta garrantzi bereziko natura-erreserba dugu, hain zuzen ere, hondartza hau.
Inguru ezin interesgarriagoan kokaturik gaude. Garrantzi geolokikoko eremua, Aro Paleozoikoan datatutako Mineral Kuarzitikoak direla eta; garrantzi mikologikoko eremua ere, adibide batzuk aipatzeagatik.
Flora eta fauna anitzeko eremua dugu gure kanpina inguratzen duen hori. Florari dagokionez, gaztainondoak, haritzak, haginak eta urkiak, besteak beste, osatzen dute inguru pribilegiatu honen ondarea. Faunari dagokionez, ubarroiak, urtxakurrak, tritoiak, arrabioak, eta eskinko iberiarrak topatzeko aukera izanen duzu.

Gure kanpina bigarren mailako establezimendua dugu, 80 partzelez osaturik dagoena. Horietatik guztietatik, 69 akanpaleku bezala ezarrita daude ( ibilgailua uzteko lekuarekin ) haiendako 32 argindarrarekin hornituta.

Harreralekua eta kafetegia, ezintasunik edota mugitzeko zailtasunik duten lagunendako egokituta daude ( aulki gurpildunak eta abar).

Komunetan, dohaineko ur beroa dago. Garbigailua eta lehorgailua eskura daude, ezintasunik dutenendako ere egokitutako komunean.

Erabilera anitzeko gela ( 38metrokoa ) dago, talde-jarduerak abiatzeko aproposa.

Dohaineko wi-fi zerbitzua ere badago, kafetegia inguratzen duen eremu osoan.

11 bungalows,daude Kanpinean, honako hemengo distribuzioarekin: arkupea, egongela, sukaldea, bainugela ( komuna ) bi lagunendako ohe batez hornitutako logela bat, eta beste logela bat ohe behe eta beste ohatze batekin hornitua. Bungalow bereziek, 3’5 metro gehiago dituzte. Hornidura: hozkailua, berogailuak eta ur beroa. Bertan, izarak eta ohe arropa eskura izanen dituzu, eskuoihalak izan ezik. Telebistarik ere, ez dago. Bungalow barruan debekatua dago animaliak sartzea, kanpinean izatea baimenduta dagoen arren.

Taldeekin jarduteko eskarmendu handia dugu.

Harrera arte 23:30h irekia da. 0:00h eta 8:00h isiltasuna artean gorde egingo dira.

Kokapena eta ingurua:

Asturiaseko Mendebaldean, Valdés-eko udalbatzean, Otur herria dugu, Luarcatik 6 kilometrotara ( La Villa Blanca). Oturreko hondartzatik 600 metrotara eta errepide nagusitik 300 metrotara gaude. Oviedotik 100 kilometrotara, eta 60 kilometrotara Gijonetik. Donejakue Bideak, kanpineko inguruak zeharkatzen ditu, guregandik 300 metrotara, hain zuzen ere.
Oturreko hondartza zoragarria da. Kotxez sartzeko aukera izateaz gain, denboraldiko zerbitzu guztiak indarrean ditu, eta ur-kiroletan ere aritzeko parada izanen duzu.
Inguruan, Barayo hondartza naturista ( Natura Erreserba ) eta Sabugo hondartzak daude.
Luarca herriak, udalbatzearen hiriburua dugun horrek, bere gastronomia, bere itsasargia, bere kaia eta bere auzo sarmagarriei zor die hartua eta merezitua duen ospea.
Kilometro gutxitara, Puerto de Vega, Navia, Coaña, Cudillero eta Boal bezalako herri zirraragarriak bizitatzeko aukera izanen duzu. Horrez gain, inguru liluragarriak ere ezagutzeko pagotsa: Hoces del Río Esgueva, Comarca Vaqueira, Río Eo, “Osco”-en mankomunitatea, Taramundi, Playa de las Catedrales, Tapia de Casariego…Herri arras interesgarriak bisitatzeko aukera izanen duzu, hots, Gijón, Avilés eta Oviedo hiriak gertu izateaz aparte.

Zonalde honetan eskuragai dituzun ekintzak:

Mendi- martxa eta ibilialdiak, zaldiz egiteko ibilbideak, quad-ez egitekoak ere, igeriketa, urpekaritza, golf, ibaien eta amildegien jaitsiera, eskalada teknikoa ( boulder ) eta piraguaz egiteko ibilbideak. Mikologiarekin zerikusia duten txangoak edota ateraldiak ere egiteko, eremu aproposa dugu.

bienvenidos
booked.net