Zonaldeko, eskualdeko jaiak.
Antroxuko inauteriekin hasi egiten da urteroko jaialdi egutegia. Mozorro festa, “Murga” jaialdiak eta sardinaren ehorzketak jate-oneko jai sortari ematen diote hasiera.
Aste Santuak, bere prozesio erakargarriekin, ostegun santuan egindako Nazarenoaren igoerarekin dauka bere unerik hunkigarriena.
Arrosarioa, abuztuaren 15ean ospatzen ohi dena, itsas-gizonen omenean ezarritako berezko festa dugu. Aurreko gauean, ohikoa da habanera eta abesti zaharren kantu-festa izatea, herriko tabernetan ematen dena. Biharamunean, itsasgorarekin batera, mariñelen prozesioa abiatzen da, eta ontziteri osoak laguntzen du Luarkako kostaldetik Andre Mariak burutzen ohi duen ibilbidea.
Abuztuaren 22an San Timoteo ospatzeko eguna dugu. Ez dira gutxi jai honi, zehazki jai honi, Printzerrian ematen diren guztien artean, alaiena eta herrikoiena deritzotenak. Umeendako mozorroak, musika jarduerak, eta verbena animatuek bisitaria jaiaren une pozgarrienaraino laguntzen dute. “Egun nagusia” izena du egun handienak, eta egun hartan, herri prozesioak ardoa garraiatzen duen zaldi-gurdia laguntzen du herrian barna. Gaitari nekaezinekin batera, milaka lagunek egiten dute bat, musika eta erritmoarekin. Ohitura zaharra da kaiaren kai-muturrean abuztuaren 21an piztekoak diren su artifizialak ikustera joatea, erraldoi eta buruhandiekin batera.
“La Vaqueirada”Aristebano herrian ematen dena, aspaldiko “Vaqueiro” horien omenez ospatu egiten da. Besteak beste, garrantzi etnologiko handiko festa dugu “Vaqueira-ezkontza” izeneko ikuskizun kulturala. Ezkontza mota honetan, Andre-senargaiak beren ezkontza-puzka osoarekin gurdiz joaten dira ezkontzara. Ezkontza mota honek berezkoak dituen dantza mota bereziak ikusteko ere aukera izanen dugu, joanez gero. “Rogelia la Vaqueira” izan zen dantza erakargarri hauen aitzindaria, “payietcha” ( zartagina ) eta panderoa lagun, eta berari esker, Europa osoan zehar ospe handia hartu zuen, folklorezaleen artean.
Cadavedoko “Regalina” beste jai ospetsua dugu, Asturiarren herritasunean eta bihotzean sustraitua dagoena. Herriko biztanleak zein milaka bisitariek hartzen dute parte, soineko asturriarra jantzirik. Prozesioa, dantzak, zelaian prestaturiko herri-bazkaria, eta kolorea, kolorea nonahi. Hauexek ditu jai honek, leku eta paisai ezinhobean ematen denak, bere ezaugarri berezi eta erakargarriak.
Arestian aipatutakoez gain, jai mordoa dago Valdesen. Bana, hots, herri bakoitzeko. Esanguratsuenen artean, San Migueleko besta dugu. Jai-egun honek, irailaren amaieran Trevias herrian ematen denak, amaiera ematen dio uda partean ematen den jai sorta luzeari. Santa Rita Oturren, El Carmen, Barcian…
Alienes: San Antonio, uztailak 31.
Almuña: San Lorenzo, abuztuak 10.
Arcallana: El Carmen, ekainaren 16an baino aurreko asteburuan.
Aristébano: La Vaqueirada, uztailaren azken igandean.
Ayones: El Corpus Christi-a.
Barcia: El Carmen, uztaiak 16.
Belén: La Virgen, urriaren lehengo igandean.
Brieves: Santa Tecla, irailak 24.
Busto: San Bartolomé, abuztuak 23
Cadavedo: La Regalina, abuztuaren azken igandean.
Carcedo: San Bartolomé, abuztuak 23.
Castañedo: Santiago, uztailak 25.
Colinas: Santa Bárbara, abuztuan.
Luarca: Inauteria, Aste santua, Arrosarioa ( abuztuak 15 ) San Timoteo ( abuztuak 22 ) Santa Catalina ( azaroak 25 ).
Muñás: Nuestra Señora, abuztuak 15.
Otur: Santa Rita, maiatzak 22 .
Paredes: San Pedro, ekainak 29 Abuztuero, hilearen bigarren larunbatean elizak “Descenso Ecológico de las hoces del Esva” gidatzen du.
Trevías: San Isidro eta “Feria de Muestras” ( maiatzak 15 ) San Miguel ( irailak 29 )