Animaliak

Etxeko-animaliak baimenduta daude, arraza arriskutsutzat sailkaturik dauden horiek izan ezik ( Animali Arriskutsuen Jabetzari Buruzko 50/1999 E.D.-aren arabera )

ZALANTZAREN KASUAN, CAMPING PERSONALAK ANIMALIEN DOKUMENTAZIOA ESKA DEZAKE ARRAZA EGIAZTATZEKO. EZ DUTEN KASUAN, KANPAMENTUARAKO SARBIDEA UKATU DAITEKE.

Legeak ez bazterturiko animali horiek guztiek ere, honako hemengo arauak betetzeko nahitanahiezko beharra dute:

  • Lotuta ibili behar izanen dute beti kanpina barruan.
  • Zikintzea eta inolako eragozpenik eragitea debekatua dute.
  • Barrarrik edota haien kabuz uztea debekatua dago.
  • Bungalow barruan sartzea debekatua dago.

Zein zakur mota dira arraza arriskutsutzat sailkaturik daudenak, Animali Arriskutsuen Jabetzari Buruzko 50/1999 E.D.-aren arabera?

  • Hemen aipaturiko arrazak, eta haiengandik ere sortuak izan zitezkeen nahasketa guztiak: PIT BULL TERRIER, STAFFORDSHIRE BULL TERRIER, AMERICAN STAFFORDSHIRE TERRIER, ROTTWEILER, DOGO ARGENTINO, FILA BRASILEIRO, TOSA INU Y AKITA INU.
  • Aipatutako arraza hauetan sailkatuta ez dauden arren, honako ezaugarri hauek guztiak ere betetzen dituztenak:
    • Zakur indartsu, gihartsu eta itxura sendoa dutenak.
    • Zakur ausartak eta berezko izaera sutsua dutenak.
    • Ilemotzak
    • Bularreko neurria 60 eta 80 zentimetroen artean dutenak, altuera 50 eta 70 zentimetroen artean dutenak, eta 20 kilo baino gehiagoko pisua dutenak.
    • Buruhandiak, trinkoak, kaskezur zabala eta handia, eta masai gihartsuak dituztenak.
    • Masaiezur sendo eta indartsua dutenak, aho sendo, zabala eta sakona dutenak.
    • Lepo zabala, gihartsua eta motza dutenak.
    • Aurreko gorputz-atal paralelo, zuzen eta sendoak dutenak, zein atzekaldeko gorputz-atal oso gihartsuak dituztenak.
    • Inolako jarrera bortitza plazaratzen duen animali oro, eta edozein gizaki zein beste animaliri ere inolako erasorik dagoenko egina duena.
  • Holako izaera edota sailkapena, zilegitasunezko albaitari dagokio aztertzea.